Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2025eko urriaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
4106

IRAGARKIA, Lan Harremanen Kontseilua osatzen duten kideak berritzeko ohiko prozesua hasteari buruzkoa.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko urriaren 29ko 434/2013 Dekretuaren 6. artikuluak xedatzen duenez, Kontseilua osatzen duten kideen agintaldia amaitu baino lehen, Kontseiluko presidenteak ohiko berritze-prozedurari ekingo dio. Horretarako, Autonomia Erkidegoko lan-agintaritzaren menpeko Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari eskatuko dio prozedura hasten den egunean erakunde eta konfederazio sindikalek duten ordezkaritza-mailari buruzko egiaztagiria. Eta, egiaztagiri hori jasota, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ohiko berritze-prozeduraren hasierari buruzko iragarkia argitaratuko da.

2025eko irailaren 4an Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari aipatutako egiaztagiria eskatu zion, eta egiaztagiri hori 2025eko irailaren 18an jaso zen.

Horregatik, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 4. artikuluan eskatzen den ordezkaritza duten enpresen eta sindikatuen erakunde eta konfederazioei jakinarazten zaie Lan Harremanen Kontseiluko kideak berritzeko ohiko prozedura hasi dela; eta jakinarazten zaie, halaber, ordezkaritza-mailaren arabera kideak aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal dutela.

Era berean, enpresen eta sindikatuen elkarte eta konfederazioei jakinarazten zaie beren ordezkarien izendapena Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan (Urkixo zumarkalea 2, 3. solairua, 48008 Bilbao) aurkeztu beharko dela, edo posta elektronikoz bidali (erregistroa@crlv.net), hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita. Izendapen horretan erakunde bakoitzari dagozkion kideak adina izen titular eta ordezko sartuko dira.

Jarraian, aipatutako erakunde eta konfederazioei hautatzea dagokien kide-kopurua adierazten da:

Enpresen aldetik:

Euskadiko Enpresaburuen Konfederazioari (Confebask) zazpi kide dagozkio, Langileen Estatutuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore arteko enpresa-erakunde ordezkaria baita.

Sindikatuen aldetik:

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 2025eko ekainaren 30era arteko hauteskunde sindikalei buruz emandako egiaztagiriaren arabera (2025eko uztailaren 31ra arte erregistratutako aktak):

– ELA sindikatuaren ordezkaritza-maila % 40,46koa da, eta hiru kide dagozkio.

– LAB sindikatuaren ordezkaritza-maila % 20,53koa da, eta kide bi dagozkio.

– CCOO sindikatuaren ordezkaritza-maila % 17,62koa da, eta kide bat dagokio.

– UGT sindikatuaren ordezkaritza-maila % 10,27koa da, eta kide bat dagokio.

Bilbao, 2025eko irailaren 19a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

EMILIA MONTSERRAT MÁLAGA PÉREZ.


Azterketa dokumentala