Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2025eko urriaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
4103

EBAZPENA, 2025eko irailaren 5ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Irungo Nazioarteko zubia (20/929 KP ETSko Donostia-Hendaia lineakoa) birgaitzeko eraikuntza-proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2025eko ekainaren 9ko Ebazpenaren bidez, «Irungo Nazioarteko zubia (20/929 KP ETSko Donostia-Hendaia lineakoa) birgaitzeko eraikuntza-proiektua» onetsi zen. Ebazpena 2025eko uztailaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (126. zk.).

ETSk sustatutako zubian egindako ikuskapenetatik eta «Irungo Nazioarteko zubiaren sostengu-gaitasunaren azterketa idazteko zerbitzua (ETSren Donostia-Hendaia lineako 20/929 KP)» kontratutik ondorioztatu da zubia birgaitzeko beharra dagoela.

Proiektuan jasota daude aurretiazko ikuskapen-lanetan hautemandako patologiak eta gabeziak, eta horiek zuzentzeko balizko aukerak baloratu eta Irungo Nazioarteko zubia erabat birgaitzeko beharrezko jarduketak zehaztu dira.

Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 11.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Abenduaren 19ko 26/2022 Legeak aldatutako Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zein diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jendaurrean jartzea «Irungo Nazioarteko zubia (20/929 KP ETSko Donostia-Hendaia lineakoa) birgaitzeko eraikuntza-proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara jo beharko dute, idatziz (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 – Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Irungo udaletxeko iragarki-oholetan ere erakutsiko da jendaurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 5a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

ERANSKINA
IRUNGO ETA HENDAIAKO UDALERRIAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala