
186. zk., 2025eko urriaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4099
AGINDUA, 2025eko irailaren 17koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak eta idazkaria izendatu eta horien osaera argitaratzen duena.
Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuak Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolamendua, osaera, izendapen-sistema, funtzionamendu-araubidea eta eginkizunak arautzen ditu. Batzorde hori kirol justiziaren arloko administrazio-organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Araudi horrek 4.1 artikuluan ezartzen duenez, Batzordea sei kide titularrek osatuko dute, Zuzenbidean lizentziadunak izango dira eta eskarmentu handia izango dute arlo juridikoan eta kirol-arloan. Horrez gain, Batzordea ordezko bi kidek osatuko dute, kide titularrak ez daudenerako, gaixorik daudenerako, dimisioa ematen dutenerako edo legezko beste edozein arrazoitarako.
Era berean, 4.3 artikuluak adierazten du Batzordeak idazkari baten laguntza izango duela, eta idazkari hori Kulturako sailburuak izendatutakoa izango dela.
Dekretu horren 5. artikuluak ezartzen du Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak izendatu, kargutik kendu, ordezkatu edo eginkizunez gabetuko dituela. Kideen agintaldia lau urtekoa izango da, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako pertsona hauek izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kide titular:
Carolina Muro Arroyo.
Erro Muro Fernández.
Jesus Manuel Gómez de la Rosa.
Marina Laserna Argote.
Joseba Mirena Manterola Garrastatxu.
Yeray Marín María.
Bigarrena.– Honako pertsona hauek izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko ordezko:
Amaia Izaguirre Díaz.
Amaya Zarrabeitia Aldasolo.
Hirugarrena.– Endika Aguirre Vazquez Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari izendatzea.
Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek 2025eko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 17a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS