Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2025eko urriaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4098

EBAZPENA, 2025eko irailaren 23koa, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena; honen bitartez, Berdintasunaren aldeko 2025eko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera jendaurrean jartzen da.

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, urteroko deialdia Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako ebazpenaren bitartez egin behar da. Beraz, 2025eko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2025eko Emakunde Sariaren deialdia egin da (irailaren 24ko EHAA, 181. zk.). Sari horren helburua emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea da. Izan ere, pertsona horiek, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuta, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzte, edo beren ibilbidearen bitartez emakumeen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen dute, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu dira.

Dekretu horren 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.

Horren ondorioz, eta martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko ezintasuna justifikatu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren aldeko 2025eko Emakunde Sariaren epaimahaia nork osatuko duen jendaurrean jartzea:

a) Mahaiburua:

Miren Elgarresta Larrabide andrea.

b) Idazkaria:

Noemi Ostolaza Arcauz andrea.

c) Epaimahaikideak:

Iñaki Gurtubai Artetxe jauna.

Ordezkoa: Joana del Hoyo Fernandez andrea.

Teresa Laespada Martínez andrea.

Ordezkoa: Trinidad Lourdes Vicente Torrado andrea.

Maite Peña López andrea.

Natividad López de Munain Alzola andrea.

Belén Balerdi Bengoa andrea.

Edorta Arana Arrieta jauna.

Raquel Royo Prieto andrea.

Nerea Barjola Ramos andrea.

Sonia González Ubierna andrea, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna.

Ordezkoa: María Sanz De Las Heras andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 23a.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala