Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2025eko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD DE GESTIÓN URBANÍSTICA ERETZA, S.A.
4080

IRAGARKIA, 2025eko irailaren 9koa, Eretza SA Hirigintza Garapeneko Sozietatearen Kontseiluko idazkariarena etea letradu aholkulariarena, eraikinak birgaitzeko jardueretarako 3. programari buruzkoa.

Interesdunari zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, jakinarazpen honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie hirugarrenaren altaren agiri betea aurkeztu dezatela, 10 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Epe hori igarota, hala egin ezean, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da, ebazpena eman ondoren.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Barakaldo, 2025eko irailaren 9a.

Idazkaria,

CALIXTO ESCARIZ VAZQUEZ.


Azterketa dokumentala