Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2025eko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4079

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Berango Low Cost SLren jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimenaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Agentzia honi baimena eskatu zaio. Hona hemen baimenaren datuak:

Espedientearen kodea: VDP-B-2025-0014 / V-48-01637.

Erakunde eskatzailea: Berango Low Cost, S.L.

Jarduera: Automobilgintzarako erregaiaren txikizkako merkataritza.

Jardueraren kokapena: Sabino Arana kalea 62A, 48640, Berango (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Gobelas erreka.

Isurketa puntua (UTM koordenatuak (30N ETRS89): X: 500.142 Y: 4.801.870.

Isurketa mota eta baimendutako bolumena: kutsadura eraman dezaketen euri-urak (114 m3/urte).

Jardueraren deskribapena: Berango Low Cost, S.L.k isurtzeko baimena eskatu du ibilgailuak hornitzeko gunetik eta erregaiak deskargatzeko gunetik datozen kutsadura eraman dezaketen euri- uren isurketarako, Berangoko udal-mugartean (Bizkaia) duen zerbitzugunean, 6 l/s-ko edukierako I. motako hidrokarburo koaleszenteen bereizgailu bidez tratatu ondoren.

Uren Legearen Testu Bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek, jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkieten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 16a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Isurketa arduraduna,

ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.


Azterketa dokumentala