Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2025eko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4078

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Corporación de Prácticos del Puerto y Ría de Bilbao, S.L.P. enpresaren itsas-lehorreko jabari publikora isurtzeko baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: RTM-B-2025-0002 / VTM-48-00054.

Erakunde eskatzailea: Corporación de Prácticos del Puerto y Ría de Bilbao, S.L.P.

Jarduera: Bilboko Portua.

Jardueraren kokapena: Santurtzi (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Kantauri itsasoa.

Isurketa puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X: 497.006 Y: 4.798.141.

Isurketa mota eta bolumena: industria-urak (240 m3/urteko).

Jardueraren deskribapena: Corporación de Prácticos del Puerto y Ría de Bilbao, S.L.P. enpresak baimena eskatu du Bilboko portuan sortutako industriako hondakin-urak isurtzeko. Ur horiek kutsadura eraman dezaketen euri-uren jariatze-urak izango dira. Hondakin-ur horiek tratatzeko, I. motako hidrokarburo-bereizgailu koaleszentea dago, 3 l/s-rainoko tratamendu-ahalmenarekin.

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik harako hogei (20) eguneko epearen barruan, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (irailaren 23ko EHAA). Horrela, bada, kalteduntzat jotzen diren pertsonek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, eta epe horretan espedientea aztertu ahal izango dute agentzia honen webgunean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 16a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Isurketa arduraduna,

ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.


Azterketa dokumentala