Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2025eko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4077

IRAGARKIA, 2025eko abuztuaren 13koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko zenbait espedienteetan emandako ebazpenak.

Aipatutako ebazpenen jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.

Eranskinean zerrendatzen diren espedienteetan interesdunak direnek, eranskinean daude identifikatuta, ebazpenaren testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Ordezkaritzara jo beharko dute, helbide honetara, hain zuzen ere: Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz.

Halaber, aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 13a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala