Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2025eko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4071

EBAZPENA, 2025eko irailaren 11koa, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariarena, zeinaren bidez nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen baitira.

2025eko apirilaren 15ean, agindu hau argitaratu zen EHAAn: Agindua, 2025eko martxoaren 18koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2025eko ekitaldirako laguntzen deialdiko oinarriak onartzeko dena.

Agindu horren 1. eranskineko 6.3 oinarriaren arabera, balorazio-batzorde bat eratuko da. Hiru kide izango ditu, zuzendaritza eskudunari atxikiak; horietako bat programaren arduraduna izango da, eta beste biak zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuko dira. Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariak izendatuko ditu horiek guztiak, ebazpen bidez, eta ebazpen horretan adieraziko dira nor izango diren batzorde horretako idazkaria eta batzordeburua.

Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

2025eko martxoaren 18ko Aginduaren bidez 2025eko ekitaldirako deitutako deialdiko eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen eta aipatu aginduaren 6. oinarriaren 4. apartatuan ezarritako eginkizunak beteko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea:

Batzordeburua:

– Beatriz Guinea Aramendi andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako Elikagaien Kalitate eta Iruzurraren Kontrolerako Zerbitzuaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Amaya Jalón Ayala andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da.

– Mikel Albaina Troya jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria.

Ordezkoak hauek izango dira:

Batzordeburua:

– Itsaso Troya Oterino andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria.

Batzordekideak:

– Borja Martínez De Antoñana Sáenz De Cámara jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango litzateke.

– Olaia Otazua Iturbe andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 11.

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria,

NORA BELTRÁN DE OTÁLORA ERRASTI.


Azterketa dokumentala