
184. zk., 2025eko irailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4066
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Usurbil udalerrian isurketak egiteko baimen-eskaera.
Espediente-kodea: VDP-G-2025-0020.
Eskatzailea: UTE tunel Aginaga.
Jarduera: Tunelak egitea.
Jardueraren kokapena: Aginaga-Usurbil (Gipuzkoa).
Ingurune hartzailea: Txorkoa errekastoa-Oria.
Isurketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
X: 574.944 Y: 4.790.833.
Isurketa mota eta bolumen baimendua: Hondakin-urak (876.000 m3 urtean).
Aginagako tunela hondeatzean eta eraikitzean sortutako jariatze-urak Txorkoa errekara (Oria ibaiaren adarra) isurtzeko baimena eskatzen da, arazketa-instalazio batean tratatu ondoren.
Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 248.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, interesdun orok espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak edo oharrak aurkeztu ahal izan ditzan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan, edo, zuzenean, Uraren Euskal Agentziaren aurrean, harekin harremanetan jarri ondoren.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 3a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Isurketa-arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS