
184. zk., 2025eko irailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4065
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Plentziako Udalaren emakida-eskaria itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko, Plentzian (Bizkaia) oinezkoen pasabidea hobetze aldera.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8a artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.
Plentziako Udalak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko emakida eskatu du Zuzendaritza honetan, Plentzian (Bizkaia) oinezkoen pasabidea hobetze aldera.
Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, AAAA_RES_6297/25_15 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan dago: https://www.euskadi.eus/plentzian-oinezkoentzako-pasabidea-hobetzeko-emakida-eskaera/web01-tramite/eu/
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen bidez aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 12a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS