
184. zk., 2025eko irailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4063
IRAGARKIA, 2025eko abuztuaren 13koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimenduen jakinarazpenak egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.
Eranskinean zerrendatzen diren espedienteetan interesdunak direnei (Eranskinean daude identifikatuta) jakinarazten zaie, haien espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Ordezkaritzara jo beharko dutela, hain zuzen ere, Samaniego kalea 2-2, 01008, Vitoria-Gasteiz helbidera.
Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori igarota ez badute aurkeztu eskatu zaien dokumentazioa, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.
Interesdunek errekerimenduen testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Lurralde Historikoaren arabera dagokien unitate-administraziora jo beharko dute, goian adierazitako helbidean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 13a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS