
184. zk., 2025eko irailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4058
IRAGARKIA, 2025eko irailaren 18koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira «Sollube Gane parke eolikoa» izeneko proiektuaren eta haren ebakuazio-azpiegituraren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak Bermeo, Meñaka, Arrieta, Mungia, Fruiz, Gamiz-Fika eta Zamudio udal-mugarteetan (Bizkaia).
Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira Sollube Gane parke eolikoari eta haren ebakuazio-azpiegiturari dagozkien oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Espedientea: 48-GE-Y-2023-00038.
– «Sollube Gane parke eolikoa» proiektua, honetan datzana:
• Parke eolikoa, 4,99 MW-ko 6 aerosorgailuz osatua, hau da, guztira 29,94 MW-ko potentzia instalatua, dorre meteorologiko bat, 30 kV-ko aerosorgailuen arteko interkonexioko azpiegitura eta horiek sekzionamendu-zentroarekin konektatzeko linea Bermeo, Meñaka eta Arrieta udal-mugarteetan.
• Sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura, hauek osatua:
○ 30 kV-ko sekzionamendu-zentroa, Meñaka udal-mugartean.
○ 30 kV-ko linea elektrikoa, sekzionamendu-zentroa eta ST Zamudio (I-DE) azpiestazioa lotzen dituena; horren luzera 12.700 m-koa izango da.
– Helburua: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia berriztagarri eolikoaren bidez.
– Eskatzailea: Savanna Power Solar 19 SLU.
– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Kokalekua: Bermeo, Meñaka, Arrieta, Mungia, Fruiz, Gamiz-Fika eta Zamudioko udalerriak.
– Aurrekontua, guztira: 36.925.034,86 euro.
Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta jendaurrean jarri behar da, ingurumen-inpaktuaren azterlanaren jendaurreko informazioarekin batera, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertu ahal izan dezaten Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2025eko irailaren 18a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
M.ª JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS