Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2025eko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4053

176/2025 DEKRETUA, irailaren 16koa, Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzekoa.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, zehazki, dekretu hauen bidez: apirilaren 21eko 78/2009 Dekretua, uztailaren 27ko 216/2010 Dekretua, uztailaren 22ko 153/2014 Dekretua, uztailaren 19ko 167/2011 Dekretua, uztailaren 24ko 113/2018 Dekretua, uztailaren 21eko 93/2020 Dekretua, uztailaren 27ko 187/2021 Dekretua eta uztailaren 26ko 92/2022 Dekretua, Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileen lanpostuei dagokienez.

Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira, eta, beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera.

Aldaketa horrek barne hartzen ditu 2 sukaldari postu amortizatzea, 12 sukaldari postu sortzea eta destinoko zentroa aldatzea sukaldari dotazio bati. Horiek guztiak Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileentzako hitzarmen kolektiboko lan-kontratuko langileen lanpostuak dira.

Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko irailaren 16an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntza Saileko langile lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko irailaren 16an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala