
184. zk., 2025eko irailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HONDARRIBIKO UDALA
4052
IRAGARKIA, ekonomiaren sustapenerako teknikariaren plaza bat txanda irekian eta lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
2025eko irailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (167. zenbakia), ondoko plazarako deialdia arautzeko oinarriak osorik argitaratu dira:
Ekonomiaren sustapenerako teknikariaren plaza bat, administrazio bereziko eskalakoa, azpieskala teknikoko erdi-mailako teknikarien klasekoa, txanda irekian eta lehiaketa-oposizio bidez.
Era berean, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorrak 2024ko uztailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira (126. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.
Hondarribia, 2025eko irailaren 17a.
Alkatea,
IGOR ENPARAN ARANETA.
RSS