Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2025eko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4045

EBAZPENA, 2025eko irailaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Jesús María Requies Martínez jaunak gainditu egin duela 2025eko apirilaren 10eko Ebazpenak dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan irakasle katedraduna plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Jesús María Requies Martínez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3316**, Kodea: CUC8L1 – D00112-29. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila:Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Prozesu Kimikoen Diseinua»«Erreaktore Kimiko eta Biologikoak».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2025eko irailaren 16a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala