Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2025eko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
4044

EBAZPENA, 2025eko irailaren 10ekoa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langilea izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2.g) artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Enplegu Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aitor Ferreño Ramos jauna Proiektu Estrategikoetako aholkularia izendatzea, zuzendari mailarekin (5329 kodea, 2 dotazioa), Lehendakaritzan.

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu bati dagozkionak izango dira, baita atxikita dagoen eremuko espezifikoak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legean aurreikusitako ordainsariak eta gainerako prestazioak jasotzeko eskubidea izango du.

Laugarrena.– Izendapen honek 2025eko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, ebazpen honen bidez ezartzen den behin-behineko langilearen zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 10a.

Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala