
182. zk., 2025eko irailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
JARDINES DE OLARIZU, S. COOP.
4017
IRAGARKIA, «Jardines de Olárizu, S. Coop.» sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.
Honen bidez jakinarazten da, desegin behar den «Jardines de Olárizu, S. Coop.» sozietateak, 2023ko ekainaren 13ko ohiko batzar orokorrean, aho batez onartu duela kooperatiba desegiteko eta likidatzeko erabakia. Halaber, hauek ere onartu ditu: sozietatearen likidazioa hastea, likidatzailea izendatzea, likidazioaren azken balantzea eta kooperatibaren ondasunak banatzeko proiektua, hori guztia Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz.
Jasota geratzen da erabaki horien dokumentazioa interesdunen esku dagoela kooperatibaren egoitza sozialean eta iragarki hau argitaratu den datan indarrean daudela «Jardines de Olárizu, S. Coop.» sozietatearen aipatu ohiko batzarrean hartutako erabakiak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 17a.
Bazkide likidatzailea,
JESÚS MARÍA ABAIGAR BUJANDA.
RSS