
182. zk., 2025eko irailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4014
IRAGARKIA, 2025eko uztailaren 28koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazten duena.
Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan jasotakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren eskura ditzaketela (Intxaurrondo kalean, 70-2., 20015, Donostia).
Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan jasotakoarekin bat eginda.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da eta haientzako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 28a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS