
182. zk., 2025eko irailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4007
EBAZPENA, 2025eko irailaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, 2025ean ontzi eta itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko dirulaguntzak ematen dituen Kulturako sailburuordearen 2025eko irailaren 9ko Ebazpena zuzentzeko dena.
Kulturako sailburuordearen 2025eko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez, 2025ean ontzi eta itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko dirulaguntzak ematea eta ukatzea ebazten da.
Aipatutako ebazpenean huts batzuk aurkitu dira, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, «Administrazioek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Kasu honetan, akats material batzuk antzeman dira, hau da, ebazpenean ez dira sartu onartu gabeko espedienteak, ez eta zergatik ez diren onartu ere.
Horrela, eman zaizkidan ahalmenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kulturako sailburuordearen 2025eko irailaren 9ko Ebazpenaren xedapen-atalean antzemandako akatsak zuzentzea, honela:
Gehitzea:
Bederatzigarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako proiektuen eskabideak ez onartutzat joko dira, han zehazten diren arrazoiengatik.
III. ERANSKINA
Onartu ez diren eskabideak, Aginduaren 2.6 artikuluaren arabera:
2.6.– Ontzi bat ezin izango da bi aldiz aurkeztu lerro berera. Bat baino gehiago aurkeztuz gero, ez da onartuko dirulaguntza txikiena eskatzen duena.
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 17a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS