
181. zk., 2025eko irailaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4002
IRAGARKIA, 2025eko irailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, dirulaguntzak emateko ebazpenak jakinarazten dituena (2024ko ekintzaileen deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak dirulaguntzak emateko ebazpenak eman ditu, enpresa-ideia bat garatzeko eta jarduera berriak abian jartzeko laguntzen deialdiaren babesean. Deialdi hori Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2024ko apirilaren 23ko bilkuran (2024-05-06ko EHAA).
Ebazpen horiek aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta berorien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo zuzenean administrazioarekiko auzien errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Xede horretarako, jakinarazten da ebazpenen testu osoa Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoan dagoela eskuragarri (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS