
180. zk., 2025eko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (275 KB - 23 orri.)
- EPUB (1596 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3983
EBAZPENA, 2025eko irailaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen (Lehen Aukera Programa) 2024ko ekitaldiko deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen enpresa eta erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean aintzat eduki beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legaren 26.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, emakida-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Horretarako,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen (Lehen Aukera Programa) 2024ko ekitaldiko deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen enpresa eta erakunde onuradunen zerrenda, eta adieraztea bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinetan jasotakoaren arabera. Aipatutako deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak onetsi zuen, 2023ko azaroaren 24an egin zuen bileran hartutako erabakiaren bidez (2023-12-28ko EHAA).
Bigarrena.– Berariaz adieraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatu dituztela, EAEko EGF+ 2021-2027 Programaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 5a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
FERNANDO PARICIO CARRIÓN.
RSS