
180. zk., 2025eko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 3 orri.)
- EPUB (133 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3981
EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 27koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez eman eta ukatu egiten baitira 2024ko urriaren 15eko Aginduan ezarritako laguntzak (2024ko urriaren 15eko Agindua, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira, 2024. urterako, nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak –Handitu Innova Programa 2024–).
2024ko azaroaren 4an arau hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (214. zenbakia): 2024ko urriaren 15eko Agindua, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira, 2024. urterako, nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzen oinarriak (Handitu Innova Programa 2024).
Aipatu aginduaren 12. oinarrian ezarritakoaren arabera, 2025eko ekainaren 6an Elikagai Politika eta Industriako zuzendariak, kontuan hartuta Balorazio Batzordearen txostena, ebazpen-proposamena igorri zuen. Proposamen hori jaso du organo ebazle honek.
Arauak 13. oinarrian ezartzen duenez, laguntzak eman eta ukatzeko, ebazpena igorri beharko du Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak, Elikagai Politika eta Industriako zuzendariak emandako ebazpen-proposamena abiapuntutzat hartuta.
Aipatutako behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
I. eranskinean agertzen diren pertsona edo erakundeei laguntzak ematea, eranskinean bertan adierazten den xederako eta zehazten diren zenbatekoetan.
Ebazpenaren zenbateko osoa 166.000,00 eurokoa da.
II. eranskinean agertzen diren pertsona edo erakundeei laguntzak ukatzea, eranskinean bertan adierazten diren arrazoien ondorioz.
Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du.
Ebazpen honen aurka pertsona edo erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dezakete Elikadura, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 27a.
Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
RSS