
180. zk., 2025eko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
3972
EBAZPENA, 2025eko irailaren 9koa, Europako Gaien zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Europako eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzen deialdia, 2025erako: Bavaria, Korsika, Flandria, Gales, Euskal Hirigune Elkargoa eta Akitaniako Eskualde Berria.
Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez arautu zen laguntza batzuk emango direla Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak, 2025eko uztailaren 2an, ebatzi zuen laguntza batzuetarako deialdia egitea, Europako eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako, 2025erako: Bavaria, Korsika, Flandria, Gales, Euskal Hirigune Elkargoa eta Akitaniako Eskualde Berria.
Deialdi-ebazpen horretako zortzigarren oinarriarekin bat, balorazio-batzordea izendatu zen dirulaguntzak banatzeko. Batzorde horrek egin du proposamena, eta hari begira, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bavaria, Korsika, Flandria, Gales, Euskal Hirigune Elkargoa eta Akitaniako Eskualde Berria Europako eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzak esleitzea 2025erako. Eranskinean dago zehazturik zer entitateri emango zaion laguntza, bai eta laguntza hori zenbatekoa den ere.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusian. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 9a.
Europako Gaien zuzendaria,
MIKEL ANTÓN ZARRAGOITIA.
RSS