
180. zk., 2025eko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3968
1389/2025 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesús Manuel Suárez Romay, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 24ko 391/2021 Ebazpenaren bidez (apirilaren 21eko EHAA, 77. zk.), Jesús Manuel Suárez Romay jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jesús Manuel Suárez Romay jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, halaber, hark egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko irailaren 21eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS