Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2025eko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3965

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalean bideratutako 241/2025 prozedura arruntean interesdun direnak.

Abenduaren 23ko 217/2008 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoa da, eta 18.2.b) artikuluan ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada; eta testua argitaratzeko agindu duen organoak eskatuta.

Horrelako akatsak aurkitu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalean bideratutako 241/2025 prozedura arruntean interesdun direnak epatzeko argitaratutako iragarkian. Iragarki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 144. zenbakian (2025eko uztailaren 31) eta 155. zenbakian (2025eko abuztuaren 19an) argitaratu da, bai eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren Ediktu Taula Bakarrean ere (187. zk., 2025eko abuztuaren 5ekoa, ID: N2500557368; 201. zk., abuztuaren 21ekoa, ID: N2500590830). Honen bidez akats horiek zuzentzen dira.

EHAAren 2025/3373 (1/1) eta 2025/3598 (1/1) orrialdeetan eta BOEren aipatutako jakinarazpenen gehigarrien 1. orrialdean,

Hau dioen lekuan:

«Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki irizten badiote, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera».

Honako hau esan behar du:

«Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epearen barruan iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalera joan daitezen beren legezko interesen alde egitera».


Azterketa dokumentala