
179. zk., 2025eko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 3 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3964
IRAGARKIA, 2025eko irailaren 4koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariarena, zuzenketa-errekerimenduak eta administrazio-ebazpenak jakinarazten dituena.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Halaber, honen bidez interesdunei jakinarazten zaie espedienteei lotuta egindako administrazio-egintzen eduki osoa eskuratu dezaketela Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
I. eranskineko zuzenketa-errekerimenduei dagokienez, jakinarazpena egintzat joko da, legezko ondorio guztietarako, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 10 egun baliodun igaro ondoren.
Eta administrazio-bidea amaitzen ez duten II. eranskineko ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizateko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 4a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS