
179. zk., 2025eko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
3962
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 1108/2024 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Bilboko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko espedientea:
1108/2024 prozedura arrunta: Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2024ko maiatzaren 27ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespena, administrazioaren isiltasunaren ondorioz. Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren 2024-2025 ikasturtean Hezkuntza Saileko garbiketako eta sukaldeko aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrendak.
Beraz, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluari lotuta, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Bilboko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 12a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.
RSS