
179. zk., 2025eko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
OSASUN SAILA
3954
170/2025 DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluaren osaera nominala berritzen duena.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, 22. artikuluan, hau ezartzen du:
«1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea; presidente-kargua sanitatean eskumendun den saileko sailburuak beteko du.
2.– Administrazio-kontseilua hauek osatuko dute: presidenteak eta, gehienez ere, beste bost kidek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari direnak. Kontseiluaren aginpideak hauek dira: enteari atxikitako baliabideen planifikazio estrategikoa, jarduketen zuzendaritza, gestioaren goi-kontrola eta entearen menpeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten sarearen muturreko erakundeak eratzeko prozesua eta intentsitatea gidatu eta bultzatzeko beharrezko ahalmenak, nortasun juridikoa emateko ahalmena izan ezik.
3.– Araudiz, hain zuzen estatutu sozialen bidez, entearen administrazioko eta gestio korporatiboko erakunde zentrala sortuko da, Administrazio-kontseiluari laguntzeko egitura zuzentzaile gisa. Zuzendaritza-organoen akordioak betetzeko, besteak beste, aginpide hauek izango ditu: entearen menpeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten erakunde guztiekiko ezarriko diren lankidetza, kontrola, koordinazio estrategikoa eta gestio-aginte zentralizatuak.»
Bestalde, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia, bi kide Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.
Horri jarraituz, ente publiko horren Administrazio Kontseiluko kideen aurreko izendapenak eta berritzeak kasuan kasuko dekretuen bidez egin ziren.
Uztailaren 22ko 156/2025, uztailaren 28ko 163/2025, uztailaren 28ko 164/2025 eta uztailaren 22ko 158/2025 Dekretuen bidez egindako kargu-uzteen eta izendapenen ondorioz izandako aldaketak direla eta (2025eko uztailaren 28ko eta 2025eko abuztuaren 1eko EHAAn argitaratuak), beharrezkoa da Administrazio Kontseiluaren osaera nominala berritzea.
Horrenbestez, Osasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2025eko abuztuaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluko kide-kargutik kentzea Enrique Peiro Callizo jauna eta Miren Lorea Bilbao Arteche andrea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:
Gonzalo Tamayo Medel jauna, Osasuneko sailburuordea, eta Aritz Uriarte Fuertes jauna, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea, biak Osasuneko sailburuak proposatuta.
Hirugarrena.– Ondorioz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseilua honela osatuta egongo da:
Lehendakaria: Alberto Martínez Ruiz jauna, Osasuneko sailburua.
Gonzalo Tamayo Medel jauna, Osasuneko sailburuordea.
Aritz Uriarte Fuertes jauna, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea.
Jose Enrique Corchòn Alvarez jauna, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea.
Josu Iñaki Garay Ibáñez de Elejalde jauna, Aurrekontuen zuzendaria.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko abuztuaren 28an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS