Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2025eko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3953

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 8koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita «Sindicato Autónomo de Prisiones de Euskadi» sindikatu-elkartea eratzeari buruzko dokumentazioa eta haren estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita (Gordailutze-kodea: 76/1/00149).

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espediente bat hasi da, «Sindicato Autónomo de Prisiones de Euskadi» sindikatu-elkartea eratzeari buruzko dokumentazioa eta haren estatutuak (Ignacio Estebanez Maestrok aurkeztuta) gordailutzeari buruz. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2025eko ekainaren 16an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, «Sindicato Autónomo de Prisiones de Euskadi» sindikatu-elkartea eratzeari buruzko dokumentazioa eta haren estatutuak gordailutzeko eskatu zen.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta hain zuzen ere, honako hauek sinatu dute:

– Juan Carlos Martin Chico,

– Juan Carlos Alvarez Perez,

– Juan Ignacio Estebanez Maestro,

– Patricia Tapia Herrero,

– Pedro Garcia Mejido,

sustatzaile gisa sinatu dute.

Hirugarrena.– Sindikatu-elkartearen jarduketa-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta eremu funtzionala estatutuen 2. artikuluan jasota dago.

Laugarrena.– 2025eko ekainaren 27an, dokumentazio osagarria eskatu zen, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete da.

Egitate horiei honako hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatu- eta enpresa-elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatu- eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak dela, eta, beraz, bidezkoa da «Sindicato Autónomo de Prisiones de Euskadi» sindikatu-elkartea eratzeari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea, eta egitate hori argitara ematea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Sindicato Autónomo de Prisiones de Euskadi» sindikatu-elkartea eratzeari buruzko dokumentazioa eta haren estatutuak gordailutzeko agintzea. Gordailutze-kode hau izendatu zaio: 76/1/00149.

Bigarrena.– Gordailutze hori EHAAn argitaratzeko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ematen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako dokumentua, eta kopia eskatu ahal izango du. Dokumentua aurkaratu egin daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailak 8.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARíA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala