Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2025eko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3951

EBAZPENA, 2025eko irailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Maria Carmen Agoues Mendizabal andreak gainditu egin duela 2025eko apirilaren 10eko Ebazpenak (2025eko maiatzaren 7ko EHAA eta maiatzaren 8ko EAO) dei egindako hautapen prozesua, «Administrazio Zuzenbidea» jakintza arloan irakasle katedraduna plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Maria Carmen Agoues Mendizabal andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3549**, Kodea: CUC8L1 – D00233-20. Jakintza arloa: Administrazio Zuzenbidea. Saila: Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Administrazio Zuzenbidea I» «Administrazio Zuzenbidea II» «Administrazio Zuzenbidea III».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2025eko irailaren 8a.

Errektorea,
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, Errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala