Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2025eko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3950

AGINDUA, 2025eko irailaren 16koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira jabetza, merkataritza eta ondasun higigarrien erregistratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.

Aztertu da jabetza, merkataritza eta ondasun higigarrien erregistroak betetzeko hasitako espedientea, zeina Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez iragarritako lehiaketa arruntean sartu baitzen (2025eko uztailaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Inés Arribas del Hoyo andrea izendatzea Donostiako 6 zenbakiko Jabetza Erregistroa betetzeko (Amalia María de Lourdes Machimbarrena Irazusta andrea lekuz aldatu delako, 2025eko ekainaren 13ko Aginduarekin bat etorriz).

Bigarrena.– Ana María Ribera Aznar andrea izendatzea Laguardiako Jabetza Erregistroa betetzeko (Rafael Burgos Ávila jauna lekuz aldatu delako, 2025eko ekainaren 16ko Ebazpenarekin bat etorriz).

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 16a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala