
178. zk., 2025eko irailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3942
JAKINARAZPENAK, burutugabe daudenak, konpentsazio-ebazpen batzuenak.
Jarraian adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egin nahi izan dira, baina Administrazioari egotzi ezineko arrazoiak direla medio, ezin izan zaizkie jakinarazi interesdunei.
Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendako interesdunei edo haien legezko ordezkariei –ordezkaritza behar bezala egiaztatuta betiere–, jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 08:15etik 14:30era.
Epe hori agertu gabe amaituta, erantsitako zerrendan jasotako espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpena egintzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrerakoak.
Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza emanez gero, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 29a.
Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspenaren zuzendaria,
ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.
RSS