
178. zk., 2025eko irailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 4 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3941
EBAZPENA, 2025eko irailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzen 2024ko ekitaldirako deialdiaren babespean eman diren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babespean emandako laguntzen onuradun izan diren pertsona eta erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak eta finantzatutako jarduera zehaztuta.
Horren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko 2024ko ekitaldirako laguntzen deialdiaren babespean eman diren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Zerrenda hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 2023ko azaroaren 7ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen (2023ko azaroaren 13ko EHAA, 216. zk.), erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 2a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS