
178. zk., 2025eko irailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3937
EBAZPENA, 2025eko irailaren 8koa, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez balorazio-batzordea sortzen baita zainketa aringarrien eremu funtzionaleko akreditazio-diplomak emateko, eta haren kideen izendapena egiten baita.
639/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluak akreditazio-diplomak eta akreditazio aurreratuko diplomak arautzen ditu, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 36. artikulua garatzean: «Akreditazio-diploma bat edo akreditazio aurreratuko diploma bat lortzeko eskaera interesdunak lanean diharduen osasun-zerbitzuaren eremuan izapidetuko da, administrazio eskudunak ezarritako prozeduraren arabera».
Horretarako, beharrezkoa da SND/1427/2023 Aginduan zehaztutako arloetan adituak diren pertsona talde batek jasotako balioespen-eskaerak aztertzea eta baloratzea. Agindu horrek, aurreko Errege Dekretua garatuz, zainketa aringarrien eremu funtzionalean akreditazio-diplomak sortzeko oinarriak ezartzen ditu.
Ebazpen honen bidez sortzen den eta bere kideak izendatzen diren Balorazio Batzordea arduratuko da zainketa aringarrien eremu funtzionaleko balioespen-eskaerak aztertzeaz eta baloratzeaz, eta ebazpen-proposamena Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendariari aurkezteaz, hura baita ebazpena emateko organo eskuduna.
Balorazio Batzorde hori osatuko duten pertsonak Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatu behar dira.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zainketa aringarrien eremu funtzionaleko balioespen-eskaerak aztertzeaz eta baloratzeaz arduratuko den Balorazio Batzordea sortzea, eta ebazpen-proposamena Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendariari aurkeztea, hura baita ebazpena emateko organo eskuduna.
Dokumentazioa aztertu ondoren, ebazpen-proposamena helaraziko dio Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendariari, eta hura izango da ebazpena emateko organo eskuduna.
Bigarrena.– Balorazio Batzordea adituak diren 10 bokalek eta batzordeburu batek osatuko dute.
Hirugarrena.– Balorazio Batzordeko lehendakari gisa jardungo du Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendariak edo profesional sanitarioen egiaztapen tekniko eta profesionalaren jardueran aritzeko eskumenak bere gain hartuko dituen zuzendariak.
Laugarrena.– Bokalak abenduaren 26ko SND/1427/2023 Aginduan adierazitako ezagutza-arloen araberako banaketaren arabera izendatuko dira. Agindu horren bidez, zainketa aringarrien eremu funtzionalean akreditazio-diplomak sortzeko oinarriak argitaratu dira.
Hau da:
2 mediku.
2 erizain.
2 psikologo (Klinikoa eta/edo Osasun Orokorra).
2 fisioterapeuta.
Era berean, Balorazio Batzordeko kide izango dira Zuzendaritza honetako Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko 2 ordezkari; horietako bat Balorazio Batzordeko idazkaria izango da.
Bosgarrena.– Zainketa aringarrien eremu funtzionaleko akreditazio-diplomak emateko Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea, eta batzorde horren osaera argitaratzea. Hona hemen osaera:
Batzordeburua:
Inés Gallego Camiña, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria.
Bokalak, kolektibo espezifikoaren arabera:
Medikuntza:
Iosu Irurzun Zuzabal
Adelina Perez Alonso
Erizaintza:
Yolanda Alonso Martínez
Idoya Lizaso Vaquero
Psikologia Klinikoa eta/edo Osasun Psikologia Orokorra:
Jesús Muñoz de Ana
Lori Thompson
Fisioterapia:
Asier Arrizabalaga Otaegi
Roberto Romero Soto
Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko bokalak:
Ion Etxeberria Bidondo
Javier Latorre Aguillo
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 8a.
Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria,
INÉS GALLEGO CAMIÑA.
RSS