Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2025eko irailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3934

EBAZPENA, 2025eko irailaren 9koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita handitu egin direla 2025eko ekitaldian enpresen I+G bultzatzeko Hazitek programaren deialdira bideratutako baliabide ekonomikoak.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko abenduaren 23ko Aginduak (2024ko abenduaren 31ko –asteartea– EHAA, 257. zk.) enpresen I+G bultzatzeko Hazitek programaren oinarriak ezarri eta deialdia egiten du 2025eko ekitaldirako.

Hazitek programak enpresei laguntzen die ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak egin ditzaten, lehiakorrak zein estrategikoak, hartara lehiakorragoak izan daitezen.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 15eko AGINDUAk, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko ekitaldian enpresen I+G bultzatzeko Hazitek programaren oinarriak ezarri eta deialdia egiten duen 2024ko abenduaren 23ko Agindua, zera zehazten du artikulu bakarrean: «Aldatu egiten da Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko abenduaren 23ko Aginduaren 2. artikuluaren 2. apartatua «Baliabide ekonomikoak». Agindu horren bidez, enpresen I+G bultzatzeko Hazitek programaren oinarriak ezarri eta deialdia egiten da 2025eko ekitaldirako. Honela idatzita geratzen da apartatu hori: 2.– Deialdiaren guztizko zenbatekoari beste % 50 gehitu dakioke gehienez, eta, hala egiten bada, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ebazpen baten bidez. Zenbatekoa handitzeak ez du ekarriko ez eskabideak aurkezteko beste epe bat ezartzea, ez ebazteko epea berriz hastea».

Hazitek enpresen I+G jarduerari laguntzeko programa bat da. Deialdi honetan, ebazpen-fasean dagoen arren, hasierako aurreikuspenak baino askoz ere laguntza gehiago eskatzen dituzten proiektuak aurkeztu dira. Benetako beharrei erantzuteko, aurkeztutako proiektuak baloratu ondoren, guztira 120.000.000,00 euro behar dira, dirulaguntzen deialdian ezarritako 93.000.000,00 euroen aldean.

Laburbilduz, 27.000.000,00 euro bideratuko dira Hazitek programaren 2025eko deialdia zabaltzera: 11.450.000,00 euro 2025eko ordainketa-kredituetarako, 7.800.000,00 euro 2026ko konpromiso-kredituetarako, 5.250.000,00 euro 2027ko konpromiso-kredituetarako eta 2.500.000,00 euro 2028ko konpromiso-kredituetarako.

Horregatik guztiagatik, eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 15eko Aginduaren artikulu bakarrean adierazitakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez aldatu egiten da 2025eko ekitaldian enpresen I+G bultzatzeko Hazitek programaren oinarriak ezarri eta deialdia egiten duen 2024ko abenduaren 23ko Agindua), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez deitutako Hazitek laguntza-programaren 2025eko deialdirako aurreikusitako baliabide ekonomikoak 27.000.000,00 eurotan handitu direla argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 9a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

JAIONE GANZARAIN EPELDE.


Azterketa dokumentala