Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2025eko irailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3931

AGINDUA, 2025eko irailaren 4koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen baitira Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan Instantzia-auzitegietako Bulego judizialak, udalerrietan eta haien elkarteetan Erregistro Zibileko Bulego Orokorrak eta Justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko uztailaren 30eko Aginduaren bidez (2025eko abuztuaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), berariazko merezimendu-lehiaketaren deialdia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza-eskakizun berezia duten lanpostuak edota kudeatzaile arduradunaren lanpostuak betetzeko, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako funtzionarioen artean.

2025eko uztailaren 30eko Aginduaren zortzigarren oinarrian eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatzeko ardura izango duen Balorazio Batzordeko kideak izendatzea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko uztailaren 30eko Aginduaren bidez iragarritako berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:

Batzordeburua:

Iñigo Cortázar Ibañez.

1. batzordekidea:

Gema González de Txabarri Miranda.

2. batzordekidea:

José Manuel Blanco Camiño.

3. batzordekidea:

Oier Odriozola Urraca.

4. batzordekidea:

Egiarte Arruza Orrantia.

Idazkaria:

Verónica Del Blanco Ruíz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 4a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala