
178. zk., 2025eko irailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3927
EDIKTUA, 129/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa, zeinaren bidez publiko egiten baita Ertzaintzako fakultatibo eta teknikarien eskala arautzeari buruzko abenduaren 20ko 156/2022 Dekretua partzialki deuseztatzea baietsi duen epai irmoa.
Jakinarazten da ezen ELA Sindikatuak Ertzaintzako fakultatibo eta teknikarien eskala arautzeari buruzko abenduaren 20ko 156/2022 Dekretuaren aurka (aurrerantzean, 156/2022 Dekretua; 2023ko urtarrilaren 5eko EHAAn argitaratua) sustatutako 0000129/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela-eta epaia eman zela 2023ko urtarrilaren 23an, eta epai hori irmoa dela. Honela dio hitzez hitz:
«EPAITZA
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa partzialki baiestea, eta horren ondorioz:
1.– 156/2022 Dekretuaren 11. artikuluko 2. apartatua zuzenbidearen kontrakoa dela deklaratzea eta, beraz, deuseztatzea.
2.– 156/2022 Dekretuaren 11. artikuluko 3. apartatuaren tarteki hau zuzenbidearen kontrakoa dela deklaratzea eta, beraz, deuseztatzea: "fakultatiboen eta teknikarien eskalan izendatu zirenetik 8 urte bete ondoren".
3.– Gainerakoari dagokionez, errekurtsoa ezestea.
4.– Ez kondenatzea epaiketa-kostuak ordaintzera.»
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107. artikuluan xedatutakoa betez, hau jakinarazten da, denek horren berri izan dezaten.
Bilbao, 2025eko ekainaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS