Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ASTIGOXO KOOP. ELK. TXIKIA
3926

IRAGARKIA, Astigoxo Koop. Elk. Txikia desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

2025eko ekainaren 29an egindako ezohiko batzar orokorrean aho batez erabaki zen «Astigoxo, Koop. Elk. Txikia» desegitea eta likidatzea, kooperatibaren likidazio-balantzea onartzea eta Eider Garmendia Urretabizkaia likidatzaile izendatzea.

Erabaki horiei buruzko agiri guztiak helbide sozialean daude, interesdunen eskura.

Hori guzti hori jakinarazten da kooperatiben alorrean indarrean dagoen araudian ezarritakoa betetzeko.

Lazkao, 2025eko ekainaren 29a.

Likidatzaile bakarra,

EIDER GARMENDIA URRETABIZKAIA.


Azterketa dokumentala