Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3924

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Donostiako Udalak egindako baimen-eskaria, Donostiako Ondarreta hondartzatik (Gipuzkoa) jatorri antropikoko hondakinak kendu daitezen bitarteko mekanikoak erabilita. 2025., 2026., 2027. eta 2028. urteak. Erref.: AUTEJ-116 (2025/017725).

Kostaldeen uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 74. artikuluan eta Kostaldeen Erregelamendu Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 152.8.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jarri da erreferentziazko emakida-eskaria, hogei (20) egun balioduneko epean. Aldi horretan espedientea osatzen duen dokumentazioa kontsultatu daiteke eta, hala badagokio, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkeztu.

Dokumentazioa web-helbide honetan kontsultatu ahalko da: https://www.euskadi.eus/administrazioaren-iragarkia/iragarkia-ondarretako-hondartzatik-giza-jatorriko-hondakinak-kentzeko-baimen-eskaera/web01-tramite/eu/

Era berean, jendearen esku egongo da Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzaren Gipuzkoako bulegoetan: Kaiko pasealekua 23, 1. solairua, 20003 Donostia.

Alegazioak eta oharrak, aurkeztekotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen bidez aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

Erregistro elektroniko orokorra – Egoitza elektronikoa – Euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 2a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala