
177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3923
IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak turismoaren arloan ezarri duen zehapen-prozeduraren ebazpena.
Aipatutako egintza jakinarazten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduraren interesdunak, eranskinean identifikatzen denak, ebazpenaren testu osora sartzea dauka, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopiak eskatzea ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara ere bertaratu daiteke, honako helbideetan:
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia / San Sebastián.
Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta web-orrian.
Hilabeteko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen aurrean gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 5a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS