Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3922

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2025eko uztailaren 14ko Ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, jarduera turistikoari baja ematen zaio erregistroan eta jarduera hori amaitzeko agintzen da.

Saiatu arren, ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduran interesa duen pertsonak, Eranskinean jasota dagoena, ebazpenaren testu osoa eskura dezake, Bilbon, Concha jenerala 23an dagoenTurismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde-bulegoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere eskuratu ahal izango du edukia: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; hortaz, beronen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 4a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala