
177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3920
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2025eko abuztuaren 11ko Ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, jarduera turistikoari baja ematen zaio erregistroan, eta jarduera hori amaitzeko agintzen da.
Saiatu arren, ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduran interesa duen pertsonak, eranskinean jasota dagoenak, ebazpenaren testu osoa eskura dezake Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere eskuratu ahal izango du edukia: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; hortaz, beronen aurka egiteko gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 4a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS