
177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3919
IRAGARKIA, Abanto-Muskizko farmazia-eskualdean dagoen (Bizkaia) farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamenari buruzkoa.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Abanto-Muskizko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmaziaren % 100 eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastián.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Recalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 269,42 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 3a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS