
177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3917
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2025eko AAAA_RES_3830_07 espedientean zerbitzuko langile gisa emandako gaikuntza baliogabetzen duen ebazpena agintzeko Joko eta Ikuskizunen zuzendariak hartutako erabakia. Espediente hori Jendaurreko ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearekin lotuta dago.
Aipatutako erabakiaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko erabakiaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Erabaki honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka egokitzat jotzen dituen alegazio eta froga guztiak aurkez ditzake interesdunak. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 3a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS