Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3916

IRAGARKIA, zeinaren bidez Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 152/2025 prozedura laburtuko interesdunak epatzen baitira.

Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

152/2025 prozedura laburtua: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko maiatzaren 30eko Aginduaren aurkakoa, zeinaren bidez Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren 273/2023 prozedura laburtuan emandako 113/2025 zenbakiko Epaia betetzen baita. Prozedura hori Juan Ramon Muñoz Santosek eta Xabier Dominguez Garcia de Andoinek abiarazi zuten Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abuztuaren 1eko Aginduaren aurka, zeinak ez baitzuen onartu Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira bederatzi eguneko epean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 11.

Enplegu Publikoko zuzendaria,

NEKANE COBOS SALINAS.


Azterketa dokumentala