Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3914

EBAZPENA, 2025eko irailaren 5ekoa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2025eko ekainaren 11ko Ebazpena, 2025. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskariak aztertu eta baloratzeko ardura duen Hautaketa Batzordeko kide berriak izendatu eta idazkaria ordezkatzeko.

Otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak (martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 53. zenbakia), uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatuak (uztailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 143. zenbakia) Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen ditu.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren 2025eko ekainaren 11ko Aginduaren bidez, 2025. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdia egin zen (ekainaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 111. zenbakia).

Ebazpen horrek deialdiaren oinarriak onartzen ditu, eta 10. oinarriaren arabera, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko organo bat eratuko da, Hautaketa Batzordea izenekoa, eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikariak izango dira bertako kideak, zehazki oinarrian bertan adierazten direnak.

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaituta, beste teknikari batzuk sartu behar dira 2025. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskabideak teknikoki aztertu eta baloratzeko ardura duen Hautaketa Batzordean, eta Batzorde horretako idazkaria aldatu behar da.

Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako kooperazioko teknikari hauek izendatzea garapenerako proiektuetarako laguntza-eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egiteko ardura izango duen Hautaketa Batzordeko kide 2025. urterako:

Miren Saiz Alzugaray andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako kooperazioko teknikaria.

Ana María Tellería Gallastegui andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako kooperazioko teknikaria.

Irantzu Ortega Barrio andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako kooperazioko teknikaria.

Begoña Dorronsoro Villanueva andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako kooperazioko teknikaria.

María Teresa Fernández-Villa Gutierrez andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako kooperazioko teknikaria.

Iker del Río Lahidalga jauna, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako kooperazioko teknikaria.

Bigarrena.– Javier Galaz de la Torre jauna izendatzea 2025. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egiteko ardura duen Hautaketa Batzordeko idazkari, Arkaitz López Sánchez jaunaren ordez.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek jakin dezaten.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio lehendakariari, hilabeteko epean, hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete igarotzen badira ebazpenik eman gabe, ezetsi egin dela pentsatuko da, eta irekita geratuko da administrazioarekiko auzibidea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 5a.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,

ANDER CABALLERO BARTUREN.


Azterketa dokumentala