Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3913

EBAZPENA, 2025eko irailaren 4koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez zuzendu egiten baita 2025eko ekainaren 25eko Ebazpenaren I. eranskineko akats materiala. Ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzen deialdia ebazten da 2025eko ekitaldirako.

Irailaren 1ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (164. zk.) argitaratu zen eLankidetza-Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko ekainaren 25eko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzen deialdia, 2025erako.

Ebazpenaren I. eranskinean akats material bat antzeman da. Izan ere, Alboan Fundazioaren dirulaguntza-eskariaren espediente-kodea PGM-2025ID/0006 da, I. eranskinean oker argitaratu den PGM-2025ID/0005 kodea beharrean.

Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025eko ekainaren 25eko Ebazpenaren I. eranskinean antzemandako akats materiala zuzentzea, Alboan Fundazioak aurkeztutako eskariaren espediente-kodea PGM-2025ID/0005 dela agertzen baita, benetan bere kodea PGM-2025ID/0006 den arren.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 4a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala