
177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3912
AGINDUA, 2025eko irailaren 8koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindua, Billano lurmuturraren eta Bakioko Birjilandaperen arteko eremuan lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana onartzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira 2019ko maiatzaren 7ko Aginduan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarenean. Agindu horren bidez, onartzen da Billano lurmuturraren eta Bakioko Birjilandaperen arteko eremuan lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana (2019ko maiatzaren 23ko EHAA, 96. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko maiatzaren 7ko Aginduaren zioen azalpena aldatzen da. Agindu horren bidez, Billano lurmuturraren eta Bakioko Birjilandaperen arteko eremuan lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana onartzen da,
Hau dioen lekuan:
«Gorlizko Billano lurmuturraren (43.º 26´02.99´´N eta 2.º 56´40.62´´W) eta Bakioko Birjilandaperen (43.º 25´55.52´´N eta 2.º 48´41.19´´W) artean».
Hau esan behar du:
«Billano lurmuturraren (Gorlizko udalerria 43.º 26 '00 «N eta 2.º 56´45´´W) eta Birjilandaperen (Bakioko udalerria, 43.º 25 '54»N eta 2.º 48´39´´W) artean».
Bigarrena.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko maiatzaren 7ko Aginduaren ebazpenaren lehenengo atala aldatzen da. Agindu horren bidez, Billano lurmuturraren eta Bakioko Birjilandaperen arteko eremuan lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana onartzen da,
Hau dioen lekuan:
«Billano lurmuturraren, (43.º 26 '02.99 «N eta 2.º 56' 40.62» W) eta Birjilandaperen (Bakioko udalerria, 43.º 25 '55.52 «N eta 2.º 48' 41.19» W) artean».
Hau esan behar du:
«Billano lurmuturraren (Gorlizko udalerria 43.º 26 '00 «N eta 2.º 56' 45» W) eta Birjilandaperen (Bakioko udalerria, 43.º 25 '54 «N eta 2.º 48' 39» W) artean».
Hirugarrena.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko maiatzaren 7ko Aginduaren ebazpenaren bigarren atala aldatzen da. Agindu horren bidez, Billano lurmuturraren eta Bakioko Birjilandaperen arteko eremuan lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana onartzen da,
Hau dioen lekuan:
Billano lurmuturraren (43.º 26´02.99´´N eta 2.º 56´40.62´´W) eta Birjilandaperen (Bakioko udalerria, 43.º 25´55.52´´N eta 2.º 48´41.19´´W) artean».
Hau esan behar du:
«Billano lurmuturraren (Gorlizko udalerria 43.º 26 '00 «N eta 2.º 56´45´´W) eta Birjilandaperen (Bakioko udalerria, 43.º 25 '54»N eta 2.º 48´39´´W) artean».
Laugarrena.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko maiatzaren 7ko Aginduaren eranskinaren 2. Apartatua aldatzen da. Agindu horren bidez, Billano lurmuturraren eta Birjilandaperen (Bakio) arteko eremuan lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana onartzen da,
Hau dioen lekuan:
«Billano lurmuturraren (43.º 26´02.99´´N eta 2.º 56´40.62´´W) eta Birjilandaperen (Bakioko udalerria, 43.º 25´55.52´´N y 2.º 48´41.19´´W) artean».
Hau esan behar du:
«Billano lurmuturraren (Gorlizko udalerria 43.º 26 '00 "N eta 2.º 56´45´´W) eta Birjilandaperen (Bakioko udalerria, 43.º 25´54´´N eta 2.º 48´39´´W) artean».
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 8a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS