Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2025eko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3911

AGINDUA, 2025eko ekainaren 3koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2025eko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak.

Autonomia Estatutuaren (EAEE) 18. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen dio Estatuaren oinarrizko legeria lege bidez garatu eta betearaztea barne-osasunaren alorrean, baita farmazia-produktuak gauzatzea ere, gizarte-laguntzarekin batera, autonomia-erkidegoaren eskumen esklusibokoa baita (EAEEren 10.12 artikulua).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko aginte publiko guztiei dagokie osasuna sustatzea eta indartzea jarduera sozioekonomikoan diharduten sektore guztietan, lehentasunezko misioa izanik, honako helburu hauek lortzeko: bizi-ohitura osasungarriak suspertzea, arrisku-faktoreak desagerraraztea, ondorio kaltegarrien eragina deuseztatzea, eta, batik bat, osasunaren garrantziaz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea. Zehatzago, bigarren apartatuak dioenaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren ardura da osasun-arloko esparru instituzionala zaintzea Euskal Autonomia Erkidegoan, egokitzat jotzen dituen gomendioak emanez edo neurriak hartuz, sektore politiko guztietan osasuna aintzat har dezaten, eta, era berean, diziplina anitzeko ekintza positiboak taxutzea bultzatuz, ekintza sanitarioen osagarri, biztanleen osasun-maila etengabe hobetzeko.

Aipatutako legearen 3. artikuluak adierazten du Osasunaren alorreko EAEko Administrazioari dagokiola Osasun Publikoaren babes orokorra bermatzea, osasuna sustatzeko neurrien bidez. Lege horren 14. artikuluak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organoak koordinatuta arituko direla osasun-hezkuntzaren eremuan sistematikoki gauza ditzaketen ekintzetan, funtsezkoak baitira pertsona bakoitzaren eta komunitatearen osasuna hobetzeko.

Azkenik, 15. artikuluak xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-korporazioek arlo sanitarioa eta osasungarritasuna kontrolatzeko eskumenak egikarituko dituzte, zehazki, ordenamendu juridikoak esleitzen dizkienak, jarduera osagarriak gauzatzeko duten ahalmen instituzionala eragotzi gabe, eta, hala badagokie, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuordetu dizkien eskumenak ere egikarituko dituzte. Toki-korporazioak, halaber, Euskadiko Osasun Planaren helburuetara egokituko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailaren koordinazioaren eta goi-ikuskaritzaren mende jarriko dira. Eginkizun horiek gauzatzeko, toki-korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoko sistema sanitarioko langileen laguntza teknikoa eta bitartekoak jaso beharko dituzte, eta behar diren lankidetza-tresnak eta koordinazio-organo espezifikoak sustatuko dituzte.

Bat etorriz Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 9.1 artikuluan ezarritakoarekin, hauek dira Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren egiteko espezifikoak, besteak beste: ingurune egokia dakarten gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-baldintzak sortzeko ekintzak sustatzea, eta komunitatearen ekimenak indartzea komunitateei aukera emanez aktiboki parte har dezaten euren osasun-premiei erantzuten dieten prozesu komunitarioak diseinatzen, abian jartzen eta ebaluatzen.

Tokiko gobernuek eragina dute herritarren osasunean, zenbait arloren gaineko politiken bidez, besteak beste: osasunaren, hezkuntzaren, gizarte-ongizatearen, garraioaren, ingurumenaren, kulturaren, hirigintzaren, etxebizitzaren, kirolaren eta segurtasunaren politikaren bidez. Tokiko eremuan garatutako osasuna sustatzeko politika batzuk ez dira tokiko eskumenekoak. Politika horietan, goragoko mailako beste erakunde batzuen eskumenek esku hartzen dute, eta, horrenbestez, haien arteko koordinazioak sinergia oso eraginkorrak sortzen ditu osasuna irabazteko.

Agindu honen xedea da, hain zuzen, osasuna sustatzea, jarduerak dinamizatuz eta sustatuz toki-eremuan eta osasun-arlokoak ez diren beste sektore batzuetatik. Ekimen hau zeharo loturik dago Europar Batasunak gomendatutako «Osasuna politika guztietan» estrategiarekin, baita Osasunaren Mundu Erakundearen Osasunaren Determinatzaile Sozialen Batzordeak egindako txostenarekin ere. «Osasuna politika guztietan» estrategia honako honetan oinarritzen da: sektore sanitarioaren eragin-eremutik kanpoko faktoreek eragina dute osasunean.

2030erako Euskadiko Osasun Planak partaidetza-ikuspegia dauka, eta, horren arabera, Euskadi osasuntsuagoa lortuko bada, herritarren eta hainbat eragileren parte-hartzea behar da. Izan ere, horiek, beren politika, estrategia eta programen bidez, hori lortzen lagun dezakete, «Osasuna politika guztietan» printzipioarekin bat etorriz. Ildo horretan, 6.5 helburu espezifikoan, hau ezartzen du: tokiko mailan herritarrek osasunean parte hartzeko eta ekintza komunitariorako ingurune sozialak sustatzea, biztanleen aniztasuna kontuan hartuta eta ekitate-ikuspegiarekin. Horrekin lotutako ildo estrategikoak honako hauek dira: batetik, ingurune fisiko eta birtual irisgarriak gaitu eta mantentzea, sozializazioa, belaunaldi arteko eta belaunaldi barruko bizikidetza, lankidetza eta partaidetza komunitarioa sustatzeko (6.5.1); eta, bestetik, osasuna sustatzeko partaidetza-prozesuak eta ekintza komunitarioko prozesuak sustatzeko, dinamizatzeko eta laguntzeko estrategiak diseinatzea eta inplementatzea (6.5.2).

Euskadiko Osasun Publikoaren azaroaren 30eko 13/2023 Legeak, 38.1 artikuluan, hau jasotzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, bere sail eta erakunde instrumental guztietan, gaixotasunen prebentzioa bultzatuko du, bai eta osasunaren babesa, sustapena eta zaintza ere. Era berean, 41.2 artikuluak ezartzen duenez, Osasun Publikoaren Erakundearteko Batzordea Eusko Jaurlaritzan osasun-arloko eskumena duen sailari atxikita egongo da, eta honako hauek osatuko dute: osasunaren arloan eragina duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailen edo arloen ordezkariek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundien eta udalen ordezkariek.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1 artikuluak adierazten duenez, plan estrategiko baten bidez planifikatu beharko dira, aldez aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren dirulaguntzak. Plan horretan zehaztu behar da, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betez, zer helburu eta ondorio lortu nahi diren, zer epetan lortu behar diren, zenbateko kostuak aurreikusten diren, zer finantzaketa-iturri dituzten, eta planaren helburuarekin erlazionatutako zein ekintza eta adierazle erabiliko diren dirulaguntzen jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Planak lau urteko indarraldia izango du, salbu eta, bertan jasotako ekintzen ezaugarriengatik, epe luzeagoa behar bada.

Laguntza-agindu honek bete egiten ditu Osasun Sailaren 2024-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan –Osasuneko sailburuaren 2024ko otsailaren 7ko Aginduaren bidez onartua– eta 2025eko ekitaldirako Dirulaguntzen Urteko Planean –Osasuneko sailburuaren 2025eko otsailaren 7ko Aginduaren bidez onartua– ezarritako jarraibideak. Bi plan horiek organo sustatzailearen bulegoetan kontsulta daitezke, hau da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzan, edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoaren bidez. Plan estrategiko horrek helburu eta ondorio hauek jasotzen ditu «Tokiko eremuan osasuna sustatzeko dirulaguntzak» eranskinaren 3.1.2 epigrafean:

3.1.2.1.– Helburuak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren partaidetza eta ahalduntzea indartzea.

2.– Erakundeen eta eragileen arteko lana optimizatzea, sinergiak sortzea eta aliantzak jostea osasuneko ekintza komunitarioa garatzeko.

3.1.2.2.– Lortu nahi diren ondorioak.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak tokiko eremuan osasuna sustatzearen alde egiten du, herritarren osasun-egoera hobetzeko, eta dirulaguntza horiek apustu horren barruan sartzen dira.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legean, laguntza horietarako aurrekontu-kreditua jasotzen da. Hala ere, ekitaldi honetan egingo da laguntza hauen azken deialdia, hargatik eragotzi gabe laguntzak hauen xedea betetzeko bestelako tresna batzuk artikulatu ahal izatea etorkizunean.

Horregatik, eta aurreko urteetako deialdietan pilatutako esperientzian oinarrituta, deialdi honek partaidetza komunitarioko prozesuak ahalbidetzen ditu, bertatik artikulatzeko osasun-sustapeneko estrategiak, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete. Partaidetza komunitarioa da komunitateak parte hartzea bere beharrizanei erantzuten dieten prozesuak aztertzen, diseinatzen, martxan jartzen eta ebaluatzen, helburu partekatuak ezarriz eta era kooperatiboan jardunez, modu horretan baliabideak hobeto aprobetxatzeko.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 107.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetako laguntzak ezin dira Estatuko laguntzatzat hartu; izan ere, deialdiak diruz lagun ditzakeen xedea edo jarduketak ezin dira jarduera ekonomikotzat hartu, eta erakunde onuradunak ez dira enpresak, publikoak baitira. Horregatik, espedienteari ez zaio inolako izapiderik egin behar Europar Batasunaren aurrean.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Onartzea, eranskinean jasotzen diren baldintzetan, 2025eko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, lehia-konkurrentziaren araubidean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Araudia eta izapidetzea.

Agindu honen bidez iragarritako deialdia eta hura garatzeko jarduerak honako xedapen hauen mende egongo dira: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetuko da prozedura.

Deialdia Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren mende egongo da (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan dirulaguntzak itzultzeari buruzko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da agindu hori).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete entitate interesdunek Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 3a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.

ERANSKINA
OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.– Dirulaguntzaren esparrua eta xedea.

1.– Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egitea, ekintza komunitarioaren bidez osasuna toki-mailan sustatzera bideratutako proiektuak gara ditzaten.

2.– Laguntza hauen helburua da 2025eko urtarriletik abendura bitartean egindako partaidetza-proiektuak finantzatzea, honako helburu hauek dituztenak:

a) Espazio berean bizi direnen bizi-baldintzak hobetzea.

b) Osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidualeko eta kolektiboko gaitasunak sustatzea.

c) Loturak eta gizarte-kohesioa indartzea, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak barne hartuta.

2. oinarria.– Entitate onuradunak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek.

2.– Baldintza hauek bete beharko dituzte tokiko merkataritza-sozietateek: kapitala titulartasun publikokoa izatea; parte hartzen duten udaletako osoko bilkurek izendatuak izatea eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko, eta merkataritza-erregistroan eratuta eta inskribatuta egotea.

3.– Entitate onuradun izatera iristeko eta egoera horri eusteko, entitateak beteta izan beharko ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, eta ez da egon beharko Batzordeak legez kanpokotzat edo bateraezintzat jotako laguntzen berreskuratze-agindu baten mende, gauzatzeke dagoena.

4.– Ezin izango dira erakunde onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 eta 13.4 artikuluetan jasotako egoeraren batean daudenak.

5.– Ez zaie inolako dirulaguntzarik emango LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatzen duten entitateei, leheneratzeko terapiak sustatu edo egitea barne, bat etorriz Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluarekin.

6.– Entitateek oinarri honetan xedatzen diren betekizunak bete beharko dituzte laguntza ematen duen ebazpenaren bidez dirulaguntzen onuradun izateko. Gainera, prozesu osoan zehar bete beharko dituzte betekizunak, emandako dirulaguntza likidatu arte.

3. oinarria.– Deialdiaren aurrekontu-zuzkidura eta organo kudeatzailea.

1.– Deialdiaren zenbatekoa 250.000 (berrehun eta berrogeita hamar mila) eurokoa da.

2.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria da deialdiaren organo kudeatzailea.

4. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten dioten gastuak, 1. oinarrian jasotako dirulaguntzaren xedea eta helburua betetzen dutenak eta behar-beharrezkoak direnak. Diruz lagundu daitezke honako gastu hauek:

a) Materialak.

b) Profesionalak.

c) Publizitatea eta komunikazio-jarduerak.

2.– Honako gastu hauek, berriz, ez dute dirulaguntzarik jasoko:

a) Agindu honen 1. oinarrian jasotako xedea eta helburuak betetzen ez dituzten gastuak.

b) Diruz lagundutako jarduerari argi erantzuten ez dioten gastuak, behar-beharrezkoak ez direnak, edo agindu honetan ezarritako epetik kanpo egiten direnak.

c) Langile-kostuak ordaintzera bideratutako gastuak, langile-egiturak sortzea edo haiei egonkortasunez eustea dakartenak.

d) Osasuna sustatzeko partaidetza-proiektu batean sartzen ez diren jarduera puntualak egitea helburu bakartzat duten jarduerak.

e) Finantza-gastuak.

f) Inbertsio-gastuak.

g) Administrazio-lizentziak.

h) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

i) Laguntzaren xedearekin edo jarduera egitearekin bat ez datozenak, edo ekonomia- eta efizientzia-printzipioen kontrakoak direnak.

j) Banku-kontuetako interes zordunak.

k) Prozedura judizialen gastuak, salbu eta prozedura horiek diruz lagundutako jardueraren parte garrantzitsua direnean.

l) Zeharkako zergak, berreskuratu edo konpentsatu daitezkeenean, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.

3.– Oinarri honetan zehaztu ez diren gaiei dagokienez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da, oinarrizko legedi gisa.

5. oinarria.– Bateragarritasuna beste dirulaguntza batzuekin.

1.– Dirulaguntza hauek, ematen badira, bateragarriak izango dira helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetatik etorrita ere.

2.– Baldin eta eskuratutako laguntza guztien zenbatekoen batura jardueraren egiazko kostua baino handiagoa bada, sobera dagoen zenbatekoa kenduko zaio dirulaguntzari. Alde horretatik, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa eskatzen da.

6. oinarria.– Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak.

1.– Dirulaguntzaren hasierako zenbatekoak ez du muga hauetako bat ere gaindituko:

a) Eskatutako zenbatekoa.

b) Diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 75.

c) Proiektu bakoitzeko 7.000 euro.

d) 13.000 euro entitate onuradun bakoitzeko, proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero. Entitate bereko proiektu bat baino gehiago esleipendun suertatuz gero, puntu gehien dituenari emango zaio lehentasuna.

2 – Lehen esleipenaren ondoren, muga horiekin deialdi honetarako aurrekontu-zuzkidura agortuko ez balitz, gainerako zenbatekoa honela banatuko litzateke: gehieneko mugak aldatuko lirateke, diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100 arte; proiektu bakoitzeko 10.000 euroko zenbatekoa eta erakunde onuradun bakoitzeko 18.000 euroko zenbatekoa. Kopuru hori esleipenean lortutakoari gehituko litzaioke.

7. oinarria.– Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Eskabide bat aurkeztuko da proiektu bakoitzeko, eta eskabide bat baino gehiago aurkeztu ahal izango da erakunde bakoitzeko.

2.– Eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, 20. oinarrian adierazitako sarbide zuzenaren bidez.

3.– Eskabideetan gutxienez datu hauek agertuko dira:

a) Erakundearen eta, hala badagokio, ordezkariaren identifikazio-datuak, honako hauek adierazita: izena, identifikazio-agiria, telefono mugikorra eta/edo helbide elektronikoa (abisuak jasotzeko), jakinarazpenak eta abisuak jasotzeko hizkuntza, betebehar fiskalei buruzko informazioa eskuragarri dagoen lurraldea/probintzia, erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak (10. oinarrian daude zehaztuta).

b) Proiektuaren izenburua.

c) Harremanetarako pertsonaren datuak.

d) Proiektuaren deskribapen teknikoa:

1.– Proiektuarekin lortu nahi den emaitza/eragina:

a) Jokabide indibidualak/kolektiboak aldatzea, osasuna hobetzeko.

b) Pertsonen ingurune fisikoen, sozialen eta kulturalen baldintzak aldatzea, ongizatea eta osasuna sustatzeko.

c) Erabaki osasungarriak hartzea errazten duten arauak eta politikak aldatzea.

2.– Erdietsi nahi diren helburu zehatzak.

3.– Ekintza-plana. Zelan jokatuko den helburuak lortzeko:

a) Zer ekintza egingo diren.

b) Nork eramango dituen aurrera.

c) Nola ezarriko diren.

d) Noiz eta zenbat denboraz. Denbora-plangintza (kronograma).

4.– Nola ebaluatuko den proiektua. (Ebaluazio-proposamena):

a) Ekintza Plana. Zer sistema erabiliko den jarraipena egiteko.

b) Zer sistema erailiko den ezarritako helburuak erdietsi diren baloratzeko.

5.– Zabalkunde-plana (hitzaldiak, partaidetza sustatzeko jardunaldiak, informazio inprimatua, hedabideetan publizitatea egitea).

e) Proiektuaren partaidetza-maila deskribatzea:

1.– Proiektua diseinatzeko fasean.

2.– Proiektua ezartzeko fasean.

3.– Proiektua ebaluatzeko fasean.

f) Proiektua garatzean ekitate-ikuspegia aplikatzea.

g) Jarduera gauzatzeko epea.

h) Aurrekontu osoa kontzeptuen arabera banakatuta, proiektuaren finantzaketa-iturriak (adibidez, erabiltzaileen kuotak) eta proiekturako eskatutako beste laguntza batzuk.

i) Deialdi honetan eskatutako zenbatekoa.

4.– Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:

a) Onespen-akordioa, hau da, eskatu den dirulaguntzaren xede den jarduerari onespena ematen diona, batetik, eta proiektu osoa egiteko aurrekontu-partida, bestetik.

b) Proiektuan parte hartu izana justifikatzen duen azalpen-dokumentazioa, inplikatutako eragileek sinatua. Agiri horrek honako hauek jaso beharko ditu: proiektua egiteko konpromisoa jasotzen duen agiria/akta, eragileak eta jardueren kronograma.

c) Entitate eskatzailea tokiko merkataritza-elkarte bat bada, aurreko ataletan eskatutako agiriez gain, jarduera gauzatuko den udalerriko edo udalerrietako osoko bilkuraren onarpen-akordioak aurkeztu beharko ditu, hau da, jarduera hori entitate horrek gauzatuko duela adierazten dutenak.

d) Finantzaketa zer jarduera egiteko eskatu den hobeto ezagutzeko beharrezkoa den dokumentu osagarri oro.

8. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabilita (20. oinarrian adierazia).

3.– Eskabidea aurkezten duenak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:

a) Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.

b) Pertsona fisikoen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, 20. oinarrian aipatutako ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatuta dagoela egiaztatu beharko du.

4.– Erakunde eskatzaileak eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala aukeratu behar ditu. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

9. oinarria.– Aurkeztutako eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Eskabidean datuak falta badira edo nahitaezkoa den agiriren bat falta bada, Administrazioak hamar egun balioduneko epea emango dio erakunde eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo behar diren agiriak aurkezteko. Halaber, adieraziko dio ezen, hala egiten ez badu, ulertuko duela eskabidean atzera egin duela. Administrazioak eskabide horiei buruzko ebazpen espresua eman eta jakinarazi beharko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan, zeinak lotura baitauka 21. artikuluarekin.

10. oinarria.– Datuak eta betekizunak egiaztatzea.

Erakundeak, eskabidearen bidez, baimena eman ahal izango dio organo kudeatzaileari, azken horrek dagokion administrazio publikoan kontsultatu edo eskatu ditzan erakundearen nortasun-datuak eta, halaber, egiazta dezan betekizunak betetzen direla. Erakundeak baimena ematen duela ulertuko da, eskabidean ez badu berariaz aurkakoa adierazten. Ez badu baimenik ematen, entitateak dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Eskabideak gutxienez honako hauei buruzko erakundearen erantzukizunpeko adierazpenak jasotzen ditu:

1.– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean edukitzea.

2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 eta 13.4 artikuluetan ezarritako ezein egoeratan ez egotea.

3.– Eskatuta edo emanda izatea, edo ez, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk, edozein administrazio publikotakoak edo ente publiko edo pribatutakoak, izan estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko organismoetakoak. Halakorik eskatu edo jaso bada, kopurua adierazi behar da.

Organo kudeatzaileak behar beste egiaztapen egin ahal izango ditu prozedura legezkoa dela bermatzeko. Betiere laguntzak eman aurretik eta ordainketa bakoitza egin aurretik, behar den egiaztapena egingo da.

Erantzukizunpeko adierazpen bateko datu, adierazpen edo dokumenturen batean funtsezko zehaztasunik eza, faltsukeria edo omisioren bat hautematen bada, erakunde eskatzaileak ezin izango du prozeduran jarraitu egitate horien berri jakiten den unetik aurrera. Gainera, bestelako erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatu ahal izango dira.

Egoera horren berri ematen duen Administrazio Publikoaren ebazpenak ezar dezake entitate interesdunak dirulaguntza itzuli behar duela –hala badagokio– eta denbora-tarte jakin batez ezin dela aurkeztu xede bereko beste prozedura batera; hori guztia, aplikatu beharreko arauetan ezarritakoaren arabera. Hala ere, aurkeztutako dokumentazioaren egitura, mota eta forma ez dira oztopo izango dokumentu horiek onartzeko eta baloratzeko.

11. oinarria.– Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Proiektuen puntuazioa eskabidearen formularioan emandako informazioaren baloraziotik lortuko da. Beste dokumentazio gehigarriren bat aurkezten bada, kontuan hartuko da formulario horretan jasotako informazioa hobeto ezagutzeko.

1.– Jarraian, balorazio-irizpideak zehaztuko ditugu, eta irizpide bakoitzari zenbat puntu dagozkion esango dugu. Irizpide hauek erabiliko dira, hain zuzen, eskabideen lehentasun-ordena ezartzeko:

a) Proiektuaren deskribapen teknikoa. 37 puntu, gehienez.

1.– Zer lortu nahi den proiektuarekin (lortu nahi den helburua edo eragina): 8 puntu, gehienez. Proiektuak helburu hauetako bat edo batzuk izan behar ditu:

a) Arauak eta politikak egokitzea, erabaki osasungarriak hartzen laguntzeko: 4 puntu.

b) Pertsonen ingurune edo giro fisiko, sozial eta kulturalen baldintzak hobetzea, ongizatea eta osasuna sustatzeko (laguntzak/baliabideak areagotzea, oztopoak kentzea, aukerak sortzea): 3 puntu.

c) Pertsonak gaitzea, banaka zein taldeka, beren ongizatea eta osasuna hobetzeko (ezagutza transmititzea, trebetasunak garatzea): puntu 1.

2.– Lortu nahi diren helburu zehatzak: 6 puntu, gehienez.

a) Abiaburuko egoera deskribatzen da: 2 puntu.

b) Helburuak izendatzen dira: puntu 1.

c) Helburuak garatzen dira: 2 puntu.

d) Programaren hartzaileak nor diren azaltzen da: puntu 1.

3.– Ekintza-plana. Zelan jokatuko den helburuak lortzeko: Gehienez 17 puntu.

a) Zer ekintza egingo diren: 5 puntu.

b) Nork eramango dituen aurrera: 5 puntu.

c) Nola ezarriko diren: 5 puntu.

d) Noiz eta zenbat denboraz. Denbora-plangintza (kronograma): puntu 1.

e) Aurrekontuaren deskribapen zehatza, kontzeptuen arabera banakatuta, finantzaketa-iturriak barne (adibidez, erabiltzaileen kuotak) eta eskatutako beste laguntza batzuk: puntu 1.

4.– Ebaluazio-proposamena. Zelan ebaluatuko den proiektua: 6 puntu, gehienez. Honako hauek baloratzeko metodo bat definitzen da:

a) Proiektuaren jarraipena: 3 puntu. Proiektuaren jarraipena nork, noiz eta nola egingo duen.

b) Ezarritako helburuak erdietsi diren: 3 puntu. Nola neurtuko den helburuak erdietsi izana.

b) Proiektuak fase bakoitzean duen partaidetza-mailaren deskribapena: gehienez 34 puntu.

1.– Toki-administrazioko sailen parte-hartzea diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan: gehienez 3 puntu.

2.– Beste organismo eta zerbitzu publiko batzuen parte-hartzea diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan: gehienez 6 puntu.

3.– Udalerriko xede-biztanleriaren, taldeen edo elkarteen parte-hartzea diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan: gehienez 12 puntu.

4.– Proiektuaren diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan komunitate osoaren parte-hartzea erraztuko duten neurri zehatzak sartzea: gehienez 9 puntu.

5.– Komunikazio-estrategia: Biztanle-talde ezberdinek proiektuan sartzeko komunikazio metodoen erabilera azaltzen da (informazio inprimatua eta publizitatea, tokiko ekitaldi publikoak, hitzaldiak, sare sozialak): gehienez 4 puntu.

c) Ekitate-ikuspegia proiektuan: Gehienez 29 puntu.

1.– Proiektua garatzean ekitate-ikuspegia sartzea: gehienez 10 puntu. Hauek azaltzea:

a) Proiektua herritar guztiei zuzenduta dago, eta hainbat proposamen jasotzen ditu, biztanle-talde guztiek proiektuan parte hartu eta hura baliatu ahal izan dezaten: 4 puntu, gehienez.

b) Proiektuak lehentasuna ematen die komunitatean desparekotasun-egoeran dauden biztanle-talde hauetako bati edo batzuei: gehienez 6 puntu.

– Diru-sarrera gutxiko, hezkuntza-maila apaleko edo maila sozioekonomiko apaleko pertsonak.

– Emakumeak.

– Adinekoak edo haurrak.

– Gutxiengo kulturaletako pertsonak.

– Isolamendu geografiko, urbanistiko edo arkitektonikoren bat duten eremuetan bizi diren pertsonak.

– Desgaitasun fisikoa, intelektuala edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak.

– LGTBIQ+ kolektiboko pertsonak.

2.– Proiektua garatzen den lekuaren (udalerria, auzoa, mankomunitatea) kalteberatasun sozioekonomikoa, Euskadiko gabezia sozioekonomikoaren indizean oinarrituta: gehienez 10 puntu.

a) 4. kintila: 8 puntu.

b) 5. kintila: 10 puntu.

c) Gainerako kintilak: 0 puntu.

Zentsu-sekzioaren araberako indize hori helbide honetan dago eskuragarri:

https://www.geo.euskadi.eus/geobisorea (Geruzen zerrenda: Osasuna; Herritarren osasuna. Hilkortasun-atlasa; Adierazle sozioekonomikoak; Gabezia sozioekonomikoa)

Zentsu-sekzio bat baino gehiago duten toki-erakundeetan, batezbesteko aritmetikoa egiten da.

3.– Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko estrategiak, eta, bereziki, jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean euskararen erabilera bermatzekoak: gehienez 5 puntu.

a) Euskara sustatzea: Euskararen erabilera zaintzeko eta sustatzeko ekintzak: 3 puntu.

b) Euskararen erabilera erabilitako materialetan: 2 puntu.

4.– Proiektu berriak: toki-erakundean lehenago garatu ez diren proiektuak edo dirulaguntza-lerro honen bidez inoiz laguntza ekonomikorik jaso ez dutenak: 4 puntu.

2.– Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek 15 puntu edo gehiago lortu beharko dituzte balorazio-irizpideen a) apartatuan, eta 50 puntu edo gehiago, berriz, guztizko puntuazioan.

12. oinarria.– Eskabideen balorazioa eta dirulaguntzak emateko prozedura.

Balorazio-batzordeak baloratuko ditu eskabideak, eta, kide anitzeko organo gisa, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango du.

1.– Eskabideak baloratuko dituen balorazio-batzordea honako hauek osatuko dute:

– Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria (Guillermo Herrero Alaña); batzordeburua izango da.

– Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariorde kargua dutenak (Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck, Elena Albisua Cortazar, Juan Carlos Fernández Crespo).

Kide anitzeko organoaren idazkaria batzordeburuak izendatuko du batzordekideen artean.

2.– Dagokion oinarrian ezarritako balorazio-irizpideen arabera baloratuko ditu eskabideak balorazio-batzordeak.

3.– Balorazio-batzordeak zehaztuko du zein den proiektu bakoitzaren puntuazioa eta proiektu horri eman dakiokeen dirulaguntzaren zenbatekoa, betiere agindu honetan finkaturiko irizpideei jarraikiz.

4.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak, laguntzak kudeatzen dituen organoa den aldetik, edo balorazio-batzordeak behar beste informazio eta dokumentazio osagarri eskatu ahal izango diete entitate eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera hobeto ulertzeko, betiere.

5.– Dirulaguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira.

6.– Honako hau da zenbatekoak zehazteko prozedura:

a) Garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskaera bakoitzari 11.1 oinarrian ezarritako irizpideen eta haztapenen araberako puntuazioa esleituko zaio.

b) 11.2 oinarrian ezarritako gutxieneko puntuazioak lortzen dituzten eskaerak handienetik txikienera ordenatuko dira, lortutako puntuazioaren arabera.

c) Guztizko puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, proiektuaren ekitate-ikuspegiaren balorazioan eskuratutako puntuazioak izango du lehentasuna; ondoren, proiektuaren partaidetza-mailaren balorazioan eskuratutakoak, eta, azkenik, proiektuaren deskribapen teknikoaren balorazioan eskuratutakoak. Hala ere berdinketak jarraitzen badu, Eustaten azken erroldan biztanle gutxien dituzten toki-erakundeen eskaerari emango zaio lehentasuna.

d) Hurrenkera hori kontuan hartuta zehaztuko da banakako zenbatekoa, 6. oinarrian aurreikusitako mugak eta eskatutako aurrekontu diruz lagungarriaren zenbatekoa aintzat hartuta, 3. oinarrian aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

e) Hasierako banaketan, gainditu egiten bada erakunde batentzat ezarritako muga, zenbatekoa proportzionalki murriztuko da, diruz lagundutako proiektu bakoitzean lortutako puntuazioarekiko.

7.– Proiektuen ebaluazio konparatua egin eta dagozkien zenbatekoak zehaztu ondoren, balorazio-batzordeak ebaluazioaren emaitzaren txostena aurkeztuko du, zeinaren arabera organo kudeatzaileak ebazpen-proposamena egingo baitu. Ebazpen-proposamenean, erakunde onuradunak eta zenbatekoak eta puntuazioak adieraziko dira, finantzatu beharreko proiektuen arabera banakatuta, bai eta, hala badagokio, zer proiekturi proposatzen den dirulaguntza ez ematea, erakunde eskatzaileak, lortutako puntuazioa eta laguntza ukatzeko arrazoiak zehaztuta.

13. oinarria.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epea, jakinarazteko modua eta publikotasun-prozedura.

1.– Ebazpena eta haren jakinarazpena Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo dira.

2.– Osasun Sailburuordetzak ebatziko du laguntzen deialdia, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak proposatuta, laguntzen organo kudeatzailea den heinean.

3.– Ebazpenean zehaztuko da eskatutako dirulaguntzak eman edo ukatu diren, eskabide bakoitzerako. Aldeko ebazpenetan, adieraziko da zer erakunderi eman zaien laguntza, zenbateko dirulaguntza eman zaion bakoitzari, eta balorazioan zenbat puntu lortu dituzten. Dirulaguntza ukatu zaien eskaerei dagokienez, ordea, zergatia azaldu beharko da.

4.– Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko gehieneko epea 4 hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Gehieneko epea igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, entitate interesdunek ulertu beharko dute dirulaguntza-eskabidea ezetsi zaiela, 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta jakinaraziko zaie entitate interesdunei.

6.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, entitate interesdun bakoitzak 11. oinarriko balorazio-irizpideen arabera eskuratutako puntuazioa eskatu ahal izango du 20. oinarrian adierazitako izapidetze elektronikoaren bidez.

7.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoa betez.

14. oinarria.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko, justifikazio telematiko bat bete beharko da –eskuragarri dago 20. oinarrian zehazten den «Nire karpeta» atalean–.

2.– Justifikazioetan gutxienez datu hauek agertuko dira:

a) Proiektuaren izenburua eta espediente-zenbakia.

b) Proiektua gauzatzeari buruzko memoria:

1.– Egindako jarduketen deskribapena.

– Zer lortu den proiektu honekin (inpaktua).

– Nola lortu den inpaktua: Arauak/politikak egokituz, ingurune/giro fisiko, sozial eta kulturalen baldintzak hobetuz, pertsonak gaituz.

– Lortu diren helburu zehatzak.

– Zer ekintza gauzatu diren helburuak lortzeko:

• Zer egin den.

• Nork egin dituen ekintzok.

• Nola ezarri diren.

• Noiz eta zenbat denboraz. Denbora-egikaritzea (kronograma).

• Gastuaren deskribapen zehatza, kontzeptuen arabera banakatuta.

2.– Proiektuaren ebaluazioa:

– Proiektuaren jarraipena: Nork, nola eta noiz egin duen jarraipena.

– Nola neurtu den helburuak erdietsi izana.

– Zer hobekuntza-ekintza identifikatu diren etorkizunari begira.

3.– Proiektuak fase bakoitzean duen partaidetza-mailaren deskribapena (diseinua, ezarpena eta ebaluazioa).

– Toki-administrazioaren departamentuak.

– Beste organismo eta zerbitzu publiko batzuk:

– Xede-biztanleria, udalerriko taldeak edo elkarteak.

– Zer neurri zehatz hartu diren komunitate osoaren parte-hartzea bultzatzeko.

– Zer komunikazio-metodo erabili diren biztanle-taldeek proiektuan sartzeko.

4.– Proiektua garatzean, ekitate-ikuspegia aplikatzea:

– Proiektua nola bideratu den biztanleria orokorrarengana, eta zer ekintza egin diren biztanleria-talde desberdinak proiektuan sar daitezen.

– Nola lehenetsi diren komunitatean dauden biztanleria-talde hauetako bat edo batzuk: Diru-sarrera txikiak dituztenak, hezkuntza maila edo maila sozioekonomikoa dutenak, emakumeak, adinekoak edo haurrak, gutxiengo kulturalak, isolamendu geografiko, urbanistiko edo arkitektonikoren bat dutenak, desgaitasun fisikoa, intelektuala edo osasun mentaleko arazoak dituztenak, LGTBIQ+ kolektiboko pertsonak.

5.– Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko erabilitako estrategiak, eta, bereziki, jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean euskararen erabilera bermatzekoak: Euskararen erabilera eta sustapenaren deskribapena.

c) Proiektuaren gastuen memoria banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda dakarrena; hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla zehaztuko du.

d) Gastu-egiaztagirien zerrenda. Zerrenda horretan, gastu-egiaztagiri guztien zerrenda jaso beharko da, aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren zenbateko osoa egingo duena, eta honako hauek adierazi beharko dira: dokumentuaren izaera, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egotzitako ehunekoa. Gastuen egiaztagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.

3.– Justifikazioarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:

a) Dirulaguntzaren xede den proiektuaren helburua eta asmoa bete direla dioen ziurtagiria, toki-erakundeko idazkariarena edo erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonarena.

b) Faktura edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopia autentikoak, toki-erakundeko idazkariak edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Dokumentu horiek egiaztatu behar dute justifikatzeko aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dela, eta dirulaguntzaren xede den proiektua benetan gauzatu dela.

c) Proiektua gauzatu dela justifikatzen duen dokumentazio osagarria: bileren aktak, material grafikoa edo sortutako beste ebidentzia batzuk.

4.– Dirulaguntza eman aurretik sortutako gastuak dirulaguntzaren kontura justifika daitezke, baldin eta gastu horiek jardueren kostu errealak eta diruz lagundutako jardueren barruko kontzeptuak badira, eta, horrez gain, 2025. urtean sortutakoak badira.

5.– Egiaztagiriak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 2an amaituko da, eta egun horixe izango da agiri horiek onartzeko azkena.

6.– Dirulaguntza justifikatzeko agiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, 20. oinarrian azaltzen den moduan.

7.– Gizonen eta emakumeen egoeran duen eraginaren berri izateko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da justifikazio horretan, hala badagokio.

8.– Oinarri honetan zehaztu ez diren gaiei dagokienez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

15. oinarria.– Justifikazioaren akatsak zuzentzea.

Justifikazio-agirietan akatsen bat edo ez-egiteren bat ikusten bada, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik 10 egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo behar den dokumentazioa aurkezteko eskatutako zaio entitateari.

Eskakizun hori ez badu garaiz eta modu egokian betetzen, dagokion eskakizuna egiaztatu gabe dagoela ulertuko da, eta agindu honen 21. oinarrian aurreikusitako ondorioak aplikatuko dira.

16. oinarria.– Dirulaguntzak ordaintzea.

1.– Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) % 70, ebazpena argitaratu eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 oinarrian ezarritako epean.

b) Gehienez % 30eko mugarekin, 2026an ordainduko da gainerako zenbatekoa, egindako gastuen justifikazioa likidatu ondoren dagokiona, agindu honen 14. oinarrian xedatutakoaren arabera.

2.– Ez da inolako ordainketarik egingo entitate onuraduna zorduna bada dirua itzuli behar duela dioen ebazpen baten ondorioz; baldintza hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren –Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa– 4. eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatuko da.

17. oinarria.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Indarrean dagoen araudiak zehaztutako beste betebehar batzuk alde batera utzi gabe (Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluak), erakunde onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote hamar egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, onartu egin dutela ulertuko da.

2.– Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia bideratzea horretara.

3.– Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.

4.– Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada administrazioen edo erakunde publiko eta pribatuen aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.

5.– Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko baldintzak eta eskakizunak bete direla justifikatzea.

6.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea, edo diruz lagundutako jardueraren edo jarduketaren kostutik gora eskuratutakoa.

7.– Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea jarduera horiek egiaztatu, ikuskatu, jarraipena egin, ebaluatu eta kontrolatzeko prozeduretan, eta dirulaguntza ematen duen organoaren egiaztatze-jarduketei eta Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkionei men egitea, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian aurreikusitakoei ere.

8.– Egiaztatzea, emandako dirulaguntza ordaindu behar den unean, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituela, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan –Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa– xedatutakoaren arabera.

9.– Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.

10.– Osasun Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan, baita egiten den publizitate guztian ere. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoarekin bat etorriz egingo da (https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/).

11.– Aurkeztutako dokumentazioan dagoen informazio tekniko eta grafiko editagarria erabiltzeko eskubidea lagatzea Osasun Sailari, doan eta era ez-esklusiboan, Osasun Sailaren informazio-sistemetan sartu eta erabiltzeko, bai eta hura zabaldu edo argitaratzeko ere edozein bitarteko eta formatu bibliografiko, informatiko edo ikus-entzunezko erabiliz edo teknika erabiltzen uzten duen beste edozein bide baliatuz.

18. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Entitate bati dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da dirulaguntza hori emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan jasotako betekizunak betetzen direnean. Horretarako, Osasuneko sailburuordeak aldaketa-ebazpen bat emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak doitzeko, eta honako irizpide eta muga hauek aplikatuko dira:

a) Gastuen justifikazioan, aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoarekiko beheranzko desbideratzea % 25ekoa edo txikiagoa bada eta betiere hasieran aurreikusitako helburu guztiak bete badira, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzio berean murriztuko da. Zenbatekoak sobera jasoz gero, entitate onuradunak behartuta egongo dira zenbateko horiek itzultzera, 21. oinarrian xedatutakoaren arabera.

b) Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoarekiko beheranzko desbideratzea % 25etik gorakoa bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da. Entitate onuradunak behartuta egongo dira sobera jaso dituzten zenbatekoak itzultzera, 21. oinarrian xedatutakoaren arabera.

c) Helburu bererako beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako beste dirulaguntza batzuk ere eskuratzea, baldin eta erakunde esleipendunak proiektu onuraduna gauzatzeko kostua gainditzen badu eta gainfinantzaketa gertatzen bada. Kasu horretan, dagokion zenbatekoa kenduko da emandako dirulaguntzatik, eta, zenbatekoak soberan jaso badira, entitate onuradunek itzuli egin beharko dituzte zenbateko horiek, 21. oinarrian xedatutakoaren arabera.

19. oinarria.– Diruz lagundutako jardueraren jarraipena.

Osasun Sailak beharrezko ikusten dituen alde guztiak gainbegiratuko, ikuskatuko eta egiaztatuko ditu, xedapen honetan ezarritako arau guztiak betetzen direla bermatzeko. Era berean, erabilera publikoa eman ahal izango die laguntza hauen bidez finantzatutako programa eta jardueren edukiari eta emaitzei.

20. oinarria.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Interesa duten erakundeek bitarteko elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honen izapideak.

2.– Ahalordeen erregistro elektronikoari buruzko informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

3.– Erakundeak sinadura elektroniko aitortuko sistemen bidez identifikatuko dira. Identifikazio elektronikoa egiteko onartutako baliabideak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

4.– Laguntzak izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak, ereduak, eskaera-inprimakiak eta izapidetze elektronikorako zuzeneko sarbidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0088617.

5.– Eskabidearen ondorengo izapideak eta izapideen jarraipena bide elektronikoen bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atala erabilita: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

21. oinarria.– Ez-betetzeak eta diru-itzulketak.

1.– Betebeharrak betetzen ez dituen erakunde onuradunak eman zaion laguntza jasotzeko eskubidea galduko du. Eskubide hori galdu delako adierazpenak berekin dakar Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra, gehi dirulaguntza-arloan aplikatzeko den berandutze-interesa (ordainketaren egunetik itzulketa-ebazpena eman den datara artekoa).

2.– Agindu honen 17. oinarrian adierazten den edozein betebehar bete ezean, jasotako laguntza itzuli beharko da. Oinarri horretan aurreikusi gabekoari dagokionez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritako kausak aplikatuko dira.

3.– Agindu honetako 5. oinarrian xedatzen denaren arabera, halaber, jasotako laguntza itzuli egin beharko da baldin eta laguntzaren zenbatekoak diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditzen badu, berak bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera. Kasu horretan, eskuratutako soberakinera mugatuko da itzulketa, dirulaguntzen arloan dagokion berandutze-interesa gehituta.

4.– Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren 18. oinarriko baldintzak aldatuz gero, laguntzaren parte bat itzuli beharko da; betiere, erakundeak egiaztatzen badu bere konpromisoak betetzen irmo ahalegindu dela. Nolanahi ere, aldaketak ezin izango du sekula eragin gauzatutako jarduerak lotura galtzea deialdiaren 1. oinarrian adierazitako xedearekin, ezta proiektuaren beraren xedea bete gabe geratzea ere. Halakorik gertatzen bada, dirulaguntza-eskubidea galdu, eta jasotako kopuru guztiak itzuli beharko dira.

Dirulaguntza emateko baldintzak aldatzen badira, laguntza aldatzeko ebazpenean finkatutako zenbatekoarekiko sobera jasotakoa itzuli beharko da. Ebazpen hori deialdiaren 11. oinarrian aipatzen diren eskabideak baloratzeko irizpideei jarraituz bideratuko da.

Agindu honen 14. eta 15. oinarriekin bat etorriz egiaztatuko da joera argia dagoela proiektu onuraduna gauzatzeko konpromisoak betetzeko. Erakunde onuradunak azkenean jaso behar duen laguntzaren zenbatekoa edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko ez-betetze posibleak mailakatzeko irizpideak, berriz, agindu honen 17. eta 18. oinarrietan ezarritakoaren arabera ezarriko dira.

5.– Osasuneko sailburuordeak hasi eta ebatziko du itzultzeko prozedura, ez-betetzeari buruzko espedientea ireki eta entitate interesdunari entzun ondoren. Espediente horretan, administrazio-ebazpen bidez adieraziko da dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola jasotako zenbatekoak, baita dirulaguntzen arloan dagozkion berandutze-interesak ere, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean itzulketari, horren kausei eta jarraitu beharreko prozedurari buruz ezarritakoarekin, 20/2023 Legearen 40. artikuluarekin eta arlo horretan indarrean dagoen legeriarekin.

6.– Itzultzen diren diru kopuruak zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira ondorio guztietarako.

22. oinarria.– Datu-babesa.

Datuak babesteko ordezkariak Tratamendu Jardueren Erregistroan aurreikusitako «Osasun publikoaren eta adikzioen arloko laguntzak eta dirulaguntzak» tratamendu-jarduerarako prestatutako klausuletan oinarrituta, ezartzen da datu pertsonalak tratatu egingo direla eta Osasun publikoaren eta adikzioen arloko laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla.

Datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa:

– Arduraduna: Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.

– Xedea: osasun publikoaren eta adikzioen arloko laguntza ekonomikoak eta dirulaguntzak kudeatzea.

– Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egin beharreko eginkizun bat betetzeko.

– Hartzaileak: bankuak eta kutxak; ogasun publikoa eta zerga-administrazioa; autonomia-erkidegoko bestelako organoak.

– Eskubideak: datuak irispidean izatea, zuzentzea eta ezereztea, baita informazio gehigarrian jasotako bestelako eskubideak ere.

– Informazio osagarria: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/087600-capa2-eu.shtml

Datu-babesari buruzko arauak:

– 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa.

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

– 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.


Azterketa dokumentala